XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizgizon osoa, Euskal Nafarroako pulpitu gehienetako hizlari izan ondoren, Chileko misiora bota zuten gerra denboran nagusiek eta han jarraitu zuen bere lana.

Euskararen arloan, esaera zaharrak bildu zituen herriz-herri zebilen denboran eta aditzaren azterketa egin zuen.

Bi aldizkari euskaldunen sorketa eta zuzendaritza aipa genitzake ekintza garrantzitsuenetan.

Euskararen Adiskideak izeneko elkargoa asmatu zuen euskal giroa Nafarroan indartzeko.

1920an jaso zuen euskaltzain izendapena eta 1921eko urtarrilaren 27an irakurri zuen bere sarrera hitzaldia.

Aita Olabide arabarrak eman zion erantzuna.

Ehun urte hauetako gertakizunen Iekuko bizia genuen Nafarroan aita Damaso eta euskararen batasunari buruz azken aldian izan zituen kezkak aipatuz, amaitu zuen txostena idazkariak.

Oieregiko aita Buenabentura F. Ondarra euskaltzain nafarrak eman zuen aita Oieregiren biziaren eta lanen berri zehatza.

Igarle eta aitzindari nafarra deitu zuen: euskaltzalea, alaia, on hutsa, arimen alde langile nekaezina, Elizarekiko atxikimen haundikoa izan zela, aditzera eman zuen txostengileak.

Aita Intzaren eragile eta sustatzaile izan zen elkarrekin sortutako Irugarren Prantziskotarra eta Zeruko Argia aldizkarien sorrera nahiz geroko lanetan.

Hirurehunen bat idazki argitaratu zituela berorietan, esan du txostengileak.

Beste hogeita lau argitaragabeak ba omen daude Iruñean Kaputxinoen artxibu probintzialean.

Euskararen batasunaz kezkati agertzen da beti eta irakurgaiak erraztuz batasunera eramaten ahalegindu zen, batez ere gipuzkera eta bizkaieraren arteko desberdintasunak bideratu nahiz.

Erdaratik euskararako itzulpenez ere arduratu zen hala nola erlijio eta gizarteko hiztegia bateratzeaz.

Donostiako aita Jose Antonio Bukatzeko, J. A. Aranak egin zuen aita Donostia, hirugarren omenduaren, aipamena.

Musikalari ospetsuaren biziaz eta lanaz ikerketa ugari egin izan den arren, inon agertzen ez den; bere biziko atal interesgarria aztertu zuen txostengileak: aita Donostiaren atzerriko egutegia, bidaiak eta lana.

Omenduaren kasuan hutsune hau bete zitekeen eta Azkue Bibliotekako zuzendariordeak ongi bete du hark bere egunerokoan utzi ohi zituen oharrez baliatuta.

Horrela badakigu Dantxariatik atera zenetik itzuli arte euskaltzain urgazle gazteak Iparraldean eraman zuen biziaren berri.

Eskuarteko gaiak Administrazio eta Lege-arloko Itzultzaile Eskola sortu, antolatu eta arautzeaz legeak eskatzen duen aholkularia izendatzeko eskaria jaso da, eta J. L. Lizundia izendatu da.

Felipe Arresebeitia olerki sariketarako, hala nola Toribio Alzaga antzerkigintzakorako epaimahaiaren izendapena eskatu du Bizkaiko Aurrezti Kutxak.

Olerkigintzarako, A. Irigoyen, J. M. Lekuona eta L. M. Mujika izendatu dira Antzerkien sariketarako, Manu Ercilla, I. Beobide eta Daniel Landart.